martes, 25 de noviembre de 2014

ALBISTEAK

AZAROAK 30

Elkarteak asteburu honetan nesken mini teniseko bizkaiko topaketa antolatu du. Kasu honetan B taldekoak arituko dira.



Astelehenean partiden argazkiak igoko ditugu.



AZAROAK 23

Aurreko domekan Elkarteak jaialdi bat antolatu zuen Pako Arroiabe Elorriotarraren omenean.

Pako Arroiabe oso pilotagile famatua izan zen. Hamarkadetan berak modu artesau batean egindako pilotak oso famatuak izan ziren euskal pilotan.

Arroiabe pilotagile izan aurretik aurrelari afizionatu ezaguna izan zen, eta batez ere Elorrion eta Lezaman oroitua da.

Kalitate handiko pilotagilea zela esan dezakegu Bizkaiko Pilota Federazioko pilotak berak hornitzen zituelako.

Pako, elorrioko pilotagilea, Elorrioko Pilota Elkartea sortu izan zutenen artean dago.

Elkartean diotenez oso pertsona ona eta eskuzabala zen. Berak egindako pilota asko elkarteari ematen zizkion eta pertsona batzuei pilota pertsonalizatuak egiten zien.


PARTIDUKO ZENBAIT ARGAZKI:



Partidak goizaldean izan ziren eta Elorrioko eta beste zenbait tokiko pilotari eta palari gazteak etorri ziren.

Ezkerreko argazki hontan infantilak ari dira esku pilotan jokatzen.






Eskumako argazki hontan beste zenbait pilotari ari dira beroketa lanetan. Euren txandaren zain.





25 comentarios:

  1. ELORRIO PELOTA: bloga ondo dago, arrunta eta basikoa da. hainbat iturri bibliografikoren erabilpena nabaria da. beharrezko esteka kopurua dago, ez dira gehiegi eta honela informazioa aurkitzen erraza da. ikt baliabideen erabilera ona eta anitza. euskara jatorra eta zehatza erabili da. instalazioak bisitatu dira antza denez. taldearen sorrera eta nondik norakoak ondo azalduta daudela uste dut. besteak beste hurrengo ekitaldiak ere aurkezten dira emen. 8koa zuentzako.

    ResponderEliminar
  2. Blog hau sinple eta oso erabilgarria da. Informazioa hainbat iturri ezberdinengatik jaso dela ikusten da, youtubeko bideoak, elkarrizketak eta interneteko artikuluak erabili dira. Euskarari dagokionez, zuzen erabili dute hizkuntza. Ikt ak ondo erabili dituzte, bideoak eta argazkiak agertzen baitira blog honetan. Diseinuari dagokionez, asko gustatu zait blog honetan behar den informazioa oso azkar lortzen dela eta beraz oso praktikoa dela. Lanaren araberako irizpide zehatzak jarraituz, espezialitateak oso ondo azaltzen ditu. Pala eta eskuz aritzen direla adierazten du eta hauen barruan zer modalitate agertzen diren azaltzen du. 8'5 bat merezi dute nire ustez.

    ResponderEliminar
  3. Oharrak:
    Antolakuntza simplea baina ona da, oso garbi ikusten da dena. Oinarrizko irizpideak jarri dituzte, eta berriak azkar ikusten dira lehen orrian daudelako
    nota: 9

    ResponderEliminar
  4. 1- Informazio iturri asko ditu eta erreferentziak zuzenak dira, honekin, galdera guztiak ondo erantzutea lortu dute. IKT-ak ondo daude baina garapena didaktikoagoa izan liteke, ikusita blog ordenatu bat dela eta irizpideak erraz aurkitzen direla. Hizkuntza zuzena eta ortodrafia akatsik gabea, baina taldearen aldetik ez dira ebidentzia asko aurkitzen.
    2- Ebaluazio irizpide zehatzei dagokienez, guztiak aurkitu ditut eta ondo garatuta zeudela iruditu zait.
    3- NOTA: 9

    ResponderEliminar
  5. Blog ona egin duzue. Oso ondo zehaztu duzue elkartean jokatzen diren jokamoldeak eta hori oso interesgarria iruditu zait. Gainera, zehaztu duzue neskak edo mutilak aritzen badira. Bertan entrenatzen den profesional bat dagoela aipatzea oso ondo dago (Iñaki Larrinaga).
    Diseinuari begira, bloga ondo antolatuta dago atal desberdinetan ( albisteak, elkartea, instalazioak, jokamoldeak…) eta koloreak ondo aukeratu dituzue erakargarria egiteko. Bideo eta argazki asko ipini dituzue eta hori asko gustatu zait.
    Nire kalifikazioa 9,5 da.
    Alan Isla Gonzalo, IVEF 1. maila.

    ResponderEliminar
  6. Este comentario ha sido eliminado por el autor.

    ResponderEliminar
  7. Iepa talde!!
    1,Blog argia dugu Elorriokoa. Beharrezko informazioa argitasunez azaltzen du, atal desberdinak ondo bereizirik. Iturri desberdinak erabili dituzte informazioa jasotzeko ( elkarrizketak, bilatzaileak). Argazkiak ere ikus ditzakegu eta baita bideo bat ere. IKT-tresnen erabilera zuzena. Euskaraz idatzita dago, akatsik gabe.
    2.Informazio ugari aurki dezakegu blog honetan. Elkarteari buruz, entrenatzaile, giza baliabide, jokamolde, erabiltzaileen ezaugarriak, helburuak ondo finkatuta, instalazioak, denda eta prezioak…lan oso ona egin dute informazio guzti hori jasotzen. Iragana atala oso interesgarria iruditu zait. Kontaktua da ez dudana aurkitu.
    3.Kalifikazioa: 9,5 Earki!
    4. Laiene Menika ( Jarduera fisikoaren eta kirolaren zientzietako gradua, 1.maila )

    ResponderEliminar
  8. Blog honi dagokionez, eduki gehienak ongi aztertu dituela uste dut, hala ere, zeinbait informazio interesgarri gehituko nioke, hala nola, urtean zehar daukaten egutegia, elkarte horretara nola inskribatu, etab… Modu honetan, elkarte honen informazio guztia ahal den osotasunean txertatuz, irakurlegoarentzat interesgarriagoa izateko aukera gehiago duzue.

    Hala ere, uste dut beste zati interesgarri batzuk sartu dituztela, besteak beste, iraganaren datuak, oso talde gutxik jarri dutelako eta nire ustez, garrantzi handia dukalako. Informazio iturri aldetik, bai elkarrizketak, bai Wikipedia eta youtube erabili dituzte eta IKT-ren erabilera nabaria da (Argazkiak, bideoak eta estekak) eta horregatik orokorrean hona dela iruditu zait.

    Bukatzeko, lan talde ebidentziak falta dira, izan ere, ez da bideo edo argazkirik agertu talde bezala eta elkarteko kontaktua ez dut aurkitu. Gainera, hizkuntza egokia erabili dutela uste dut.

    Hau guztia kontuan izanda, uste dut lan egokia egin duzuela eta horregatik nire nota 8.5 da.

    Mikel Tous (Jarduera Fisikoaren eta Kirolen Zientzien Fakultatea 1 maila)

    ResponderEliminar
  9. 1.Ebaluazio irizpideak kontuan hartuz, blog hau oso ondo dagolea iruditzen zait. Aurkezpena argia da eta bloga erabilterraza da. Informazioari dagokionez, informazio ugari jarri dute, horretarako, informazio iturri desberdinak erabiliz erreferentzia sailean ikusi dezakegun bezala. IKT tresnen erabileraren inguruan aipatzekoa da ez diotela sailik eskeini irudi eta bideoei eta hauen agerpena nahiko eskasa da. Gainera, hauek ez egotearen ondorioz ezin da jakin ea bloga elkarlanean egin duten edo ez. Diseinua erakargarria iruditu zait orokorrean, hala ere fondorako beste argazki bat aukeratuko nuke, kolore gehiagorekin.
    2.Helburu zehatzei dagokienez, iruditu zait elkartearen inguruko ahalik eta informazio gehiena modu egokian ipini dutela eta orokorrean galdera guztiei erantzuteko informazioa lortu dute. Taldeak, entrenamenduen ordutegiak, jokamoldeak... ondo zehaztu dituzte eta zenbait irudiz baliatu dira. Hala ere, elkartearen inguruko eskolei buruzko informazioa gehiago bota dut faltan.
    3.Kalifikazioa: 9
    4.Maddalen Fuentes (Jarduera Fisikoaren eta Kirolen Zientzien Fakultatea 1.maila)

    ResponderEliminar
  10. Elorrio pilota elkartearen bloga primerakoa da, informazio eta erreferentziaz osaturik dagoena. Lehenik, kontzeptuak argi eta garbi daude zehaztuta, bloga erraztasunez irakur eta ulertzeko. Nire ustetan, oso ondo dago idatzita eta akatz minoritarioak dira. Irudiari begira, nahiko iluna da nire ustez, baina honek ez du eragiten blogaren kalitatean. Irudiak ondo antolatuta daude eta IKT-ren erabilera ugaria da. Azkenik, uste dut lan talde ebidentziak faltan botatzen direla eta punta zorrozteko, elkartearen kontaktua ez da agertzen . Horregatik, nire kalifikazioa 8 bat da, lan handia ikusten delako.

    Jon Idiakez (Jarduera Fisikoaren eta Kirolen Zientzien Fakultatea 1.maila)

    ResponderEliminar
  11. IRIZPIDE NAGUSIAK
    Informazio-iturriak: “Erreferentziak” saioan ere ikus daitekeen bezala, hiru informazio iturri erabili dituzte, bikain.
    Aurkezpenaren argitasuna: Oso ongi antolatua eta instalazioak, ordutegia, historia, albisteak eta abarren berri ematen dutenez, galderari bere osotasunean erantzun diotela deritzot, bikain.
    IKT- tresnen erabilera: Bideo bat eta argazkiak aurki daitezke. Hauen erabilpena oso lagungarria eta kasuan kasukoa ondo ezarria dela deritzot, orrialdeari bizitasuna emanez, oso ongi.
    Blogaren diseinua: Oso blog ordenatua eta erabilgarria, zailtasunik ez du eskaintzen erabiltzeko orduan, bikain.
    Kolaborazio lana: Ez dute ebidentziarik utzi talde lana izan dela frogatzeko, gaizki alde honetatik.
    Hizkuntzaren aberastasuna eta kalitatea: Hizkuntza egoki erabili da orokorrean akatsen batzuk tarteko, ortografia akatsik gabe, baina aberastasuna falta zaiola esango nuke, nahiko ongi.
    IRIZPIDE ZEHATZAK
    Jokamoldearen egitura zehaztu: Elkarteko modalitateak zehaztu dituzte baina ez dute ia informaziorik eman hauen inguruan, nahiko ongi.
    Joko ekintza deskribatu: Ez dira honen inguruan aritu, gaizki.
    Joko-testuingurua deskribatzen du: Adina eta generoa zehazturik, instalazioaren kokapena eta noiz jokatu daitekeen ere bai, eta txapelketen inguruko informazioa ere ageri da, bikain.
    AMAIERAKO NOTA: 8
    Julen Iparragirre (Jarduera Fisikoaren eta Kirolen Zientzien Fakultatea 1.maila)

    ResponderEliminar
  12. Hasteko, blogeko erreferentzia atalean ikusi ahal dugun bezala, datuak jasotzeko iturri ezberdinak erabili dituzte. Elkarteko bi pertsonei elkarrizketa bat egin diote eta horretaz aparte internetez baliatu dira informazio gehiago lortzeko. Seguruenik, blog honen egileak Elorrioko pilota elkartearen instalazioak bisitatu dituzte.
    Blogaren aurkezpena ona da, argia da eta informazioa nahiko zehatza da. Ia galdera guztiak erantzun dituzte, baina ez dute jarri klubarekin harremanetan jartzeko modua.
    Hainbat irudi jarri dituzte eta honi esker bloga irakurtzea eramangarriagoa izan da. Dena dela, ez dituzte bidiorik jarri eta hauek oso tresna interesgarriak dira azalpenak emateko.
    Blogaren disenuari dagokionez, erabilterraza da, atal ezberdinak ditu eta goiko aldean atal bakoitzaren izenburua jartzen du, eta bertan klik egitean atal horretara zuzenean joaten zara.
    Blogaren kolaborazio lanari dagokionez, ezin dut igarri guztiok parte hartu duten edo ez.
    Bukatzeko, hizkuntza aldetik ez ditut ortografia akatsik sumatu, edo behintzat akats larririk.
    Honen arabera, blog honi jarritako nota 8,5 batekoa da. Bistan dago oso ondo dagoela.

    Ainhoa Bores (Jarduera Fisikoa eta Kirolaren graduko lehenengo mailako
    ikaslea).

    ResponderEliminar
  13. 1.EBALUAZIO IRIZPIDE OROKORRAK
    Nabaria da informazio pilaketa lana dexente egin duzuela . Informazio asko izateak ordea, ez du txukuntasunean gaizki eragin, ongi antolatua daukazuelako bloga, erabilterraza eginez.
    Hizkuntza aise menperatzen duzue eta honengatik ez da pisutsua edo errepikagarria egiten edozein orrialde irakurtzea, aniztasun handiz idatziak daude eta.
    Eskertzekoa da irudien erabilpena eta bloga nahiko koloretsua egitea.
    Orrialde baten diseinua (adibidez honena) asko gustatzen zait, ez dituzue irudi guztiak alderdi berean jarri, batzuk eskuman beste batzuk ezkerretan, erakargarriagoa eginez.
    2.EBALUAZIO IRIZPIDE ZEHATZAK
    Instalazioei dagokionez informazio nahikoa eta ona eman duzue, edonork imagina dezake nolakoak diren instalazioak.
    Oso ongi, asko gustatu zait blogaa!!
    3.NOTA:9'5
    Arkaitz Garbisu Hualde (Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientziak)

    ResponderEliminar
  14. kaixo! Zuen blogetik arreta deitu didana informazio ikerketa izan da, ikusi ditutan besteetatik behintzat zuek asko mugitu zarete, entrebistak egin dituzue, klubean argazkiak ateratzen eta informazio bila ibili zarete, interneten bilatu duzue... Informazioaren aldetik ondo dago, ez da oso ugaria baina dagoena baliagarria eta zehatza da, ez da batere astuna irakurtzea, eta horrek erakargarriagoa egiten du. Ondo antolatuta dago ( nahiz eta azpi-pestañik ez egon) . Nahiko sinplea, baina edukiz ederto dago. Bete beharreko informazio minimoa primeran dago ( nola iritsi, historia, instalazioak...)Eskatutako informazio minimoaz aparte ez duzue asko jarri. Asko gustatu ez zaidana blogaren itxura da, estetika,diseinua, baina horrek ez du ardura askorik.
    Nabaria da mugitu direla informazio bila, baina talde moduan jokatu dutenaren seinalerik ez dago, beraz alde horretatik eskas. Hizkerari begira, oso akats ortografiko gutxi, hizkuntza garbia eta ulerkorra.
    Jokamoldeak ondo azalduta daude, informazio gehiago jarri zitekeen baina basikoa baduzue; aspektu horretan ongi.
    Joko-ekintzaz ere ez duzue asko hitzegin, gitxi egia esan.
    Joko testuingura, ordea, oso ongi dago, garbi eta hitz gutxitan esanda.
    Kontaktua falta zaizue.
    Orokorrean, Oiduik esan zuen helburu nagusietako bat bete egin duzue; ez hitz asko erabili, baina erabilitakoak esanahi askoz josi, esanguratzua dana besterik ez idatzi, informazio egokiarekin. Eta gainera mugitu zarete. Horregaitik 8,5 bat merezi duzuela uste dut.

    ResponderEliminar
  15. EBALUAZIO IRIZPIDE NAGUSIAK

    Erabili dituzten informazio iturriak ez dira asko. Informazio gehiena klubeko kideei egindako elkarrizketetatik lortu dute, nahiz eta “wikipedia” eta “ youtube” bezalako web orriez ere baliatu diren informazioa lortzeko.

    Blogak eskatutako edukia argi azaltzen du, nahiz eta sakontasun pixka bat falta zaion. Baina orokorrean, nahiz eta informazio gehigarri asko eskaintzen ez duen, ongi erantzuten dio eskatutako informazioari.

    IKT-etan zentratuz, argazki ugari ditu blogak, eta baita bideoak ere. Erabiltzen dituzten argazkiak lagungarriak dira informazioa osatzeko, eta gainera, takoak nola jarri azaltzen duen bideoak helburu didaktikoa da.

    Antolaketari dagokionez, informazioa oso ongi banatuta dago eta erraza da bilatzeko. Gainera, blogaren estetika nahiko erakargarria da.

    Azkenik, hizkuntza aldetik, ortografia akats gutxi batzuk aurki daitezke, baina erdarakaden erabilera nahiko handia da

    2EBALUAZIO IRIZPIDE ZEHATZAK

    Eskatutako galdera gehienak azaltzen ditu blogak, nahiz eta galdera batzuetan sakontasuna falta den.

    KALIFIKAZIOA: 8

    Aitor Zubikarai, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako 1.mailako ikaslea

    ResponderEliminar
  16. Ikusten da informazio iturri asko erabili dituztela blogaren edukiak lantzeko, hala nola, jokalari eta entrenatzaile bati elkarrizketak egin dizkiete eta baita ere wikipedia nahiz youtube erabili dituzte informazioa eskuratzeko. Bloga ordenatuta dago eta edukiek galderei erantzuten diete. Ikt tresnei buruz, argazki mordoa eta bideo bat jarri dituzte. Bloga oso erakargarria eta osoa da, ataletan banatuta dago eta atal bakoitza oso ongi garatuta dago ere. Kolaborazio lanari buruz ezin dezaket ezer esan, erreferentziarik ez dagoelako honi buruz. Euskararen erabilerari buruz ez ditut ortografia faltarik aurkitu, eta euskara nahiko txukuna eta ulerterraza erabili dute.
    Instalazioei buruzko azalpen oso bat dago, non frontoiak eta gimnasioaz hitz egiten duten. Elkartearen historiari buruz ere mintzatzen dira. Baita ere materialei, txapelketei, administrazioari eta ordutegiari eskeinitako atalak daude. Baina nire ustez garrantzitsuena jokamoldei buruz egiten duten azalpena da.
    Horrela, blog hau osoenetarikoa dela iruditu zait eta nire nota 9,5 ekoa da.
    Iraitz Etxarren (Jarduera Fisikoaren eta Kirolen Zientzien Fakultatea 1. maila)

    ResponderEliminar
  17. ELORRIOKO PELOTA ESKOLA

    Lehenengo begirada batean, itxura eta egitura ona dauka blog honek.
    Lehiatila ugari eta ondo estrukturatua baitago, informazio guztia ondo
    banaturik. Erraztasunez beterik dagoela esan daiteke, bertan ondo
    mugitzeko helburuarekin.

    Informzaio iturri desberdinek aberastasuna ematen diote blog honi,
    interesgarria eta erakargarria eginez. Nahiz eta informazio ugari
    eduki, sakontasuna falta zaio. IKT desberdinak aurki ditzazkegu
    blogean zehar. Taldeko lana emateko xehetasun batzuk faltan botatzen
    dira.

    Azkenik esango nuke nahiz eta xehetasun batzuk ez eduki blog honek,
    eduki ona daukala, ulegarria eta batez ere interesgarria beraz, nota
    8.

    ResponderEliminar
  18. Oso ondo dago. Hiru informazio iturri erabili dituzte eta horrek itxura landua eman dio blogari. Garatutako informazioak galderei erantzuten die eta informazio gehigarri eta interesgarria ipini duite, eta hiru IKT edo gehiago darabiltzate. Bloga txukuna da eta bertan gauzak aurkitzea erreza da, eta talde lan ona egin dela argi dago. Hizkuntza oso aproposa da, nahiz eta euskera batua ez erabili, erakargarria delako, eta ia ez da ortografia akatsik aurkitu beraz oso erakargarria da.


    Klub eskolaren kokapena eta tipologia oso ondo eta argi azalduta dago, eta parte hartzaileen ezaugarriak eta inguruko ikastetxeak ere bai. Instalazioak modu sinple eta ulergarrian azalduta daude, eta giza zein material baliabideak ere ondo azalduta daude. Helburuen inguruan elkarteko orrialdean argi hitz egiten du blogak eta jarduera motak ondo azalduta daude. Bestalde, klub eskolak proposatzen dituen jarduera eta ekitaldiak oso ondo azalduta daude. Azkenik, bestelako hainbat informazio baliagarri ere gehitu dute, eta hau beti dator ondo.

    Kalifikazioa: 9

    Mikel Otegi (Jarduera Fisikoaren eta Kirolen Zientzien Fakultatea 1. maila)

    ResponderEliminar
  19. Puntukako kalifikazioa hasi baino lehen esan behar da bloga ondo egituratuta dagoela eta itxura ona duela.

    Informazio iturri hiru darabiltzate, batez ere bi elkarrizketa (pilotari eta entrenatzaile bati) eta wikipediako informazioa, youtube-ko bideo batetaz aparte, beraz informazioa kontrastatu ahal izan dute. Blog oso ordenatua da, estekak argi ikusten dira eta bakoitzean informazioa erraz ulertzen da. Hala ere, ez dira talde lanaren ebidentzia nahikoak ikusten. Testua eta hizkera aberatsak dira, euskara jatorrean idatzia dago, gainera ortografia akatsak ez dira antzematen. Beraz, nahiko ondo dago dena nire ustez. Eskatutako puntu guztiak zehatz mehatz ikus daitezke eta denak modu ulergarrian adierazten dira. Jokamolde desberdinak gainera ondo deskribatuak daude eta guztietan adinak, materiala eta abar adierazita daude. Instalazio desberdinak ere ikusten dira: polikiroldegiko frontoia, gimnasioa...

    Nire nota beraz, 9 da, hobetzeko nik gadget gehiago erabiliko nituzke eta taldekide guztien lana dela erakusteko entrebista grabatuko nuke. Hala ere gustatu zait bloga eta oso interesgarria iruditu zait.

    Jon Presa Herranz, JFKZ fakultatea, euskarazko 1. maila.

    ResponderEliminar
  20. Datuak jasotzerako orduan hainbat iturri ezberdin erabili dira, hala nola, elkarrizketak, wikipedia eta youtubetik ateratako bideo bat. Aurkezpena argia da eta bloga irakurtzerakona informazio dexente eta baliagarria aurkitzen da. Argazkien erabilera ugaria da eta hauek oso lagungarriak dira elorrioko instalazioak ezagutu ahal izateko. Hizkuntzari dagokionez aberatsa da eta ez daude akats ortografikorik.
    Halere, ez da sumatzen lana taldean eginda dagoenaren datu edo argazkirik.
    Kluban parte hartzeko zer nolako baldintza bete behar diren asko daude baina ez du inon jartzen elbarrituak parte har dezaketen edo ez.
    Bestalde, dena ongi dago, elkartearen informazioa ongi lortuta dago eta nahiko interesgarria da era berean. Giza baliabideak, materialak eta beste arloak ondo daude blogean zehar banaturik.
    Horregatik, nire nota 9koa izango da.
    Ales Ugarteburu, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako 1.mailako ikaslea.

    ResponderEliminar
  21. Blogaren aurkezpena, bikain. Informazioa antolatzeko modua erraza eta argia, erakargarria. Halaber, informazioa leku askotatik hartuta dagoela ikus daiteke, “erreferentziak” atalan azalduta dagoen moduan. Lan handia eta sakona egon dagoela argi dago.
    IKT tresnak erabili dituzte, bloga hobetzeko eta informazioa gehitzeko. Gainera, irudi asko dituen bloga da. Horri esker, ikusteko errazagoa egiten da eta gauza zehatzak azaltzeko aukera bikaina da.
    Galderei erantzun diete eta albistearen atala, iraganekoarekin batera, bloga aberasten du. Gramatikoki zuzentasuna nabarmena da. Arazorik gabe irakurtzeko modukoa.
    Hau guztia esanda, nire kalifikazioa 9,5

    Koldo Garcia, Jarduera Fisikoko eta Kirolaren Zientzietako ikaslea

    ResponderEliminar
  22. 1. EBALUAZIO TAULAKO IRIZPIDE NAGUSIAK

    • Datuak jasotzeko iturri ezberdinen erabilera: elkarrizketak eta webguneak.

    • Aurkezpenaren argitasuna: testua ordenatua dago, zehaztasunez idatzia ( nahiz eta nire ustez bisita kontagailua soberan dagoen) eta galderari erantzuten dio orokorrean.

    • IKT tresnen erabilera: bideoak eta argazkiak.

    • Blogaren diseinua: erabilterraza, argia, ordenatua eta erakargarria. Atal ezberdinak ditu garatutako alderdien arabera ( albisteak, elkartea,...).

    • Hizkuntzaren aberastasuna eta kalitatea: idatzia erakargarria eta argia da. Ortografia akatsik gabea orokorrean.

    2. LANAREN ARABERAKO EBALUAZIO IRIZPIDE ZEHATZAK

    Ondorengoak zehaztu dira:

    • Eskolaren kokapen, tipologia eta ibilbide historikoa.
    • Erabiltzaileen ezaugarriak.
    • Gertu dauden ikastetxeen kopurua ( nahiz eta tipologia ez den zehazten).
    • Instalazioen kopurua eta tipologia (erabilera ordutegia erabiltzaile motaren arabera).
    • Giza baliabideak.
    • Helburuak.
    • Jarduera motak eta kopurua.
    • Erabiltzaileak erakartzeko jarduerak.
    • Talde motaren arabera erabiltzaile ezberdinak antolatzeko modua.
    • Ekitaldiak.
    • Bestelakoak ( albisteak, iragana eta material salmenta).

    3. KALIFIKAZIOA: 9

    Gehien gustatu zaidana blogaren txukuntasuna izan da. Bestalde, faltan bota dudana, batez ere, kolaborazio lana ziurtatzeko baliabideren baten erabilera izan da. Dena den, orokorrean, lan bikaina eta zoriontzeko modukoa!

    Jon Aizpurua Etxezarreta (JFKZ Graduko 1.go mailako euskarako ikaslea)

    ResponderEliminar
  23. • Datuak jasotzeko iturri ezberdinak erabiltzea: Wikipedia, Youtube eta elkarrizketak dira informazio iturriak.
    • Aurkezpenaren argitasuna: zuzena eta ulergarria
    • IKT-tresnen erabilera: argazkiak eta bideoak.
    • Blogaren diseinua: ordenatua, estetikoki erakargarria eta gauzak aurkitzen errazak.
    • Hizkuntzaren aberastasuna eta kalitatea: Azalpen zuzen eta egokiak, akatsik gabe eta argi.

    Blog oso bat iruditzen zait. Aurkezpen ona eta ulergarria. Edukien aldetik ere eskatutakoa betetzen duen bloga da, besteak beste, eskolaren kokapena, egitura, antolaketa, jokamoldeak… argi adierazten dituena.
    Esandakoaren ondorioz, blog honi ezartzen diodan emaitza 8,5ekoa da.

    ResponderEliminar