ENTRENATZEKO ETA JOKATZEKO EREMUAK
- POLIKIROLDEGIKO FRONTOIA:
Polikiroldegi barnealdean dagoen frontoia da. Frontoi hau entrenamenduetan eta partiduetan batez ere erabiltzen dena da, estalita dagoenez kanpoko klimak ez duelako eraginik, adibidez euria eta hotza egiten duenenan.
Frontoia motza da, hau da, frontisetik erreboteraino 36 metro besterik ez ditu. Ezkerraldean horma bat du,ezker horma, eta eskuinaldean jolasteko eremua mugatzen duen marra bat.
- GIMNASIOA:
Gimnasio bat ere badago jokalarien erabilpenerako. Hau jokalari nagusiek bakarrik erabili dezakete, teknika lantzea bezain garrantzitsua delako fisikoa eta indarra lantzea.
- PLAZAKO FRONTOIA:
Herriko plazan dagoen frontoia motza da eta polikiroldegikoaren moduan frontisa, errebotea eta ezker horma ditu. Bere erabilpena askoz ere mugatuagoa kanpoaldean egoteak eragozpenak ekartzen dituelako. Klimaren menpe dago, adibidez euria egiten duenean ezin daiteke erabili euriarekin larruzko pilotak apurtu egiten baitira.
Batzutan herriko jendea erakartzeko ebentuak ospatzen dira berta, herriaren erdialdean egoteak jende asko animatzea ekartzen duelako.

No hay comentarios:
Publicar un comentario