ORDUTEGIA

ENTRENAMENDUAK

Frontoia astelehenetik ostiralera erabiltzen dute arratsaldean (16:30-19:30). Hiru ordu horien bitartean entrenamenduak banatzen dira. Txikiak hasten dira 16:30etan eta nagusiek bukatzen dute 19:30etan, entrenamenduak ordu batekoak izaten direlarik.


  















Astelehen, ostegun eta ostiraletan eskuz pilotara jokatzen dutenez gain, palara jokatzen dutenak ere badaude. Astelehenetan 13-14 bitarteko neskak egoten dira eta hauek gomazko palan aritzen dira. Ostegunetan, berriz, 15-16 urte bitarteko neskak egoten dira eta hauek ere gomazko palan aritzen dira. Ostiraletan, berriz, 11-12 urte bitarteko mutilak larruzko paletan eta 15-16 urteko neskak gomazko paletan aritzen dira.


ASTELEHENA
ASTEARTEA
ASTEAZKENA
OSTEGUNA
OSTIRALA

4:30-5:30

PRE
BENJAMINAK 1

PRE
BENJAMINAK 2

PRE
BENJAMINAK 1

PRE
BENJAMINAK 2
PALETA TENISEKO PILOTAREKIN TXIKIEKIN
 ALEBIN ETA 
INFANTILAK

5:30-6:30
NESKAK GOMAZKO
 PALA

BENJAMINAK




BENJAMINAK
LARRUZKO PALETA INFANTILAK

6:30-7:30
INFANTILAK JOKATU/
KADETEAK + NAGUSIAK
 FISIKO


KADETEAK


INFANTILAK

NESKAK GOMAZKO
 PALA

NESKAK GOMAZKO
 PALETA

PARTIDAK

Ostiral eta asteburuetan jokatzen dira partidak. Nagusiak gehien bat ostiraletan jokatzen dute, asteburu osoa libre izateko. Gainera, %95ean arratsaldetan jokatzen dira partidak. Nagusien partiden aurretik baina, beti gaztetxoen partidak egoten dira, hau da, pre-benjaminena, eurak ez dutelako ligarik lehiatzeko eta horrela jokatzen hasten dira.

Nagusiak alde batera utzita, beste guztiak asteburuan jokatzen dute eta batik bat zapatuen. Zapatuko ordutegia 4:30etatik aurrera izaten da, eta oraingoan ere gaztetxoenetatik nagusienetara jokatzen dira partidak. 




Arazoa polikiroldegia itxita dagoen egunetan dago. Egun horietan, herriko udaltzaingoei deitzen zaie pilotalekua zabaltzeko eta eurak egoten dira "superbizatzen".
Hortaz gain, ona egiten duenean herriko frontoian ere jokatzen da. Kasu horietan, eguraldiak garrantzi handia izaten du jokatzerako orduan, frontoi hori ez dagoelako estalirik.

No hay comentarios:

Publicar un comentario