ADMINISTRAZIOA

ZUZENDARITZA

Elorrioko Pilota Elkarteak, elkarte gehienen antzera, zuzendaritza bat du.

Kasu honetan zuzendaritza elkartean dauden pilotari edo palarien gurasoak eratzen dute. Hauek arlo guztiak kontrolatuko zituzten: dirua, partidak eta beste zenbait gauza. Guraso talde hau asteartero bertan dagoen bulego batean batzen da. Gehien bat asteburuko partidei buruz hitz egiteko eta diru kontuak zelan dauden ikusteko.



Elorrioko Udaletxeak 7000-8000 euro bitartean ematen die denboraldi hasieran, eta hortaz gain, elkartean bertan jokatu nahi duten pertsonak 70 euroko kuota bat ordaindu behar dute. Diru horrekin materiala, arropa eta beste zenbait gauza erosten dituzte ondoren partaideek erabili ahal izateko.

ENTRENATZAILEAK

Elkarteak bi entrenatzaile ditu arlo guztietarako. Biak elkarteko pilotari izandakoak dira, hortaz, biak pilotarien entrenatzaile moduan aritzen dira eta bietako bat soilik palariekin.



Ezkerrekoa Markel deitzen da eta pilotari eta palarien entrenatzailea da. Bestea aldiz, Ganix du izena eta pilotarien entrenatzailea da. 

Hortaz gain, Ganix entrenamendu fisikoetaz arduratzen da.





ANTOLATUTAKO JARDUERAK

Zudenraritzak jendea elkartea ezagutzeko eta bertan parte hartzeko zenbait jarduera proposatzen ditu urtean zehar. Jarduera horiek gehien bat herriko jai garrantzitsuenetan egiten dira:
  1. Berrio Otxoa egunean (uzatailaren 4a)
  2. Erreka Kaleko jaiak ( apiril bitartean)
  3. Elorrioko jaiak (irailaren lehen domekan)
Jaiegun horietan, herriko frontoia hartzen da "eszenatoki" moduan. Bertan elkarteko pilotari eta palarien partidak antolatzen dira herriko jendeak ikusi ahal izateko. 


Aipatzekoa da baitaere orain dela bi urte (2012an) egin zen jaialdia. Jaialdi hartan nagusiak erakartzeko jarduera bat antolatu zen, eta jaialdi hartan parte hartu ahal izateko bi partaideen artean 80 urtera iritsi behar ziren. Honekin irakatsi nahi izan zutena pilota ez zela soilik gazteentxako izan zen.


Beste alde batetik, zuzendaritza topaketak ere antolatzen ditu. Topaketa hauek gehien bat pilotariek forma ez galtzeko egiten dira. Partida hauek uda sasoian edo pilotariek deskantsua dutenean egiten dira.

No hay comentarios:

Publicar un comentario