Elorrioko Pilota Elkartean bi jokamolde mota jokatzen dira. Alde batetik Esku Pilota , eta beste aldetik Pala eta biak Frontoi motzeko jokamoldeak dira.
Esku Pilotako jokamoldeetan elkarteko partaide gehienak aritzen diren bitartean Palazkoetan gutxiengoa aritzen da.
ESKU PILOTA:
Jokamolde honetan mutilak soilik aritzen dira. Adin guztietakoak.
Esku pilota euskal pilotaren barneko jokamoldea da, non, jokatzen diren joko guztiak, joko zuzenak diren. Esku pilotaren barnean hainbat norgehiagoka mota egon daitezke, besteak beste, buruz burukoa (1 vs 1) edo binaka (2 vs 2), nahiz eta 4 ½an ere jolasten den 1 vs 1 moduan. Hauek dira Elkarte honetan jokatzen diren jokamoldeak.
Jokamolde honetan jokatzen diren konpetizioak, Federazioak antolatutako konpetizioak izaten dira:
- Liga Binaka: Konpetizio hauetan ezin dezakegu zenbat partida jokatzen diren esan aldatu egiten delako urtero parte hartzen duten partaideeen kopurua.
- Kanpeonatoak:
- 4½a bizkaian
- Buruz buru bizkaian
- Binaka bizkaian
- Kanpeonatu pribatuak: Esaterako Bakeko kanpeonatoa. Hauetan jolastu ahal izateko Kanpeonatuko arduradunek deitzen dizuete, hau da, hautatua izaten zara kanpeonatu hauek jolasteko.
Normalean asteburuetan (ostiralak barne) jokatzen dira partida guztiak. Salbuespenak ere badaude, esaterako finala azaroak 28 da (domeka) eta oraindik partida bat jokatzear dago eta aurreko asteburuan ezin izan zenez jokatu astean zehar jokatzen da.
PALA:
Jokamolde honetan neska zein mutilak aritzen dira. Neskak 13 eta 16 urte bitartean eta mutilak berriz, 9 eta 12 urte bitartean.
Pala euskal pilotaren barneko jokamoldea da, non, jokatzen diren joko guztiak, joko zuzenak diren. Palaren barnean espezialitate desberdinak daude, baina frontoi motzean jokatzen direnen artean, elkarte honetan Gomazko Paletarekin, Larruzko Paletarekin eta Infantil eta Alebinak euren adinerako egindako palekin teniseko pilota txikiekin aritzen dira. Gomazko Paletarekin neskak aritzen diren Larruzkarekin mutilak artzen dira. Gomazko Paleta, izenak dioen moduan gomazko pilota batekin jokatzen da eta Larruzkoa, bere izenak dioen moduan larruzkoarekin.
Jokamolde honetan jokatzen diren konpetizioak Federazioak antolatutakoak izaten dira.
- Kasu honetan modalitate bakarra dago. Binakako ligazkak jokatzen dituzte bai neskak bai mutilak eta berdin da zein espezialitatetan: gomazko paletan, larruzko paletan edo paleta mini teniseko pilotekin.
·


No hay comentarios:
Publicar un comentario