ELKARTEA

NON DAGO ETA NOLA HELDU

Elorrioko Pilota elkartea Elorrion kokatua dago.

Elorrio, Bizkaiko hego-ekialdeko udalerri bat da, Gipuzkoarekin eta Arabarekin mugakide dena. Durangaldeko eskualdean dago kokaturik. Herrian zehazki polikiroldegian (Nizeto Urkizu kalean) kokatuta dagoen instalazioan aritzen dira (frontoian) nahiz eta batzuetan (gutxitan, denbora ona egin behar duelako, ez dagoelako itxita) herriko plazan ere.




Pilotalekura heldutakoan aparkatzeko bi aparkaleku handi aurkituko dituzu. Bat polikiroldegiaren atzekaldean eta bestea aurrekaldean. Hortaz gain, atzeko ate bat dute oinez igaro ezin direnentzako, hau da, elbarrientzako egokitua dagoela esan dezakegu.













NOIZTIK

Elkartea izatez ez da oso zaharra. Lehenengo akta ofiziala 1981eko abenduaren 16koa da, baina bertako beteranoek diote aurretik ere existitzen zela nahiz eta ez egon akta ofizialik hori baieztatzen duenik.
Garai hartan elkartea eramaten zutenak orain dela gutxirarte ibili izan dira euren ezagutzak gazteei transmititzen eta orain horietako gazte batzuk dira pilota hasi berridunei irakasten dietenak.

Elorrion elkartea sortu aurretik pilotan jokatzen zela esan dezakegu, pilotari famatu batzuk izan dituelako: Hilario Azkarate eta Jose Antonio Alvarez Arruabarrena esaterako(informazio gehiago iragana atalean).
 

NOLAKOA

Elkartea txikia da izatez, ez ditu 50 pertsona baino gehiago hartzen. Pertsona horiek Palan eta Esku Pilotan aritzen dira, eta hauek herrikoak dira. Elkartean ez dago herrikoa ez den inor. 




Elkarte honek sexu bietako jendea onartzen du, bai gizonezkoak bai emakumezkoak eta ez dute zertan esperientziarik izan behar, elkarte honetan jende gehiena hutsetik hasten delako. Hau da, berdin da 18 urterekin apuntatzea edo 5ekin, elkarte honetan jendeak jokatzen ikastea dute helburu. Lehen aipatu dugun moduan bi jokamolde jorratzen dira elkarte honetan; pala eta esku pilota.

Elkarte honetako partaideek soilik polikiroldegiko instalazioa erabili ahal dute euren entrenamenduetarako eta horrek denbora tarte bat mugatzen du. Goizeko 8retatik arratsaldeko 9etara, nahiz eta azkenean soilik 16.30etatik 19.30etara erabili (entrenamendu orduak). Eta jai egunetan itxita egoteak ere entrenatzeko edo jokatzeko mugatzen du. Hortaz gain, partaideak taldeka sailkatuta daude eta horregatik bakoitzak ordutegi bat izango du.

Elkarte honetako kideak alboko eskoletatik datozen ikasleak izaten dira:
  1.  "Txintxirri ikastola"
  2. " Elorrioko Herri Ikastetxea" 
  3.  "Lourdes gure Ama Ikastetxea".

HELBURUA 

Gehien bat elkarte honek lortu nahi duena da bere kide guztiek entrenatzean edo partidak jokatzean ondo pasatzea, jokatzen ari direnean disfrutatzeko pentsamenduaz etortzea eta ez irabazteko presioarekin.
Beste alde batetik, norbait ona bada eta profesionaletara heltzen bada ondo baino hobeto. Esaterako bertan entrenatzen duen pilotari bat, Iñaki Larrinaga, profesionala da eta bere lehen pausoak ere elorrioko pilota elkartean eman zituen.
















2 comentarios:

  1. Bloga orokorrean oso egokia da, informazioa argitasunez adierazi dute eta ez dute “txapa”-rik idatzi, uneoro hitz kopuru egokia mantenduz. Agian frontoiaren beraren argazki gehiago eskertuko nituzke, badirudi ez zaretela bertan egon. Ikusten da lana egin duzuela eta bertako norbaitekin kontaktuan egon zaretela.
    Ander Gerrikaetxebarria, JFKZ 1
    Kalifikazioa: 9,1

    ResponderEliminar
  2. Lehenengo eta behin bloga asko gustatu zaidala esan beharrean nago. Informazio iturriari dagokionez hainbat informazio iturri erabili dituztela ikusten da eta elkartera bertara gerturatu direla ere nabari da.. Galdetutakoari ondo erantzun diote, nahiz eta ez duten argazki eta bideoen horrialderik sortu ikusten da beste horrialdetan argazkiak jartzeari garrantzia eman diotela irakuleari bloga eramangarriagoa egiteko. Erraz erabil daitekeen bloga dela iruditzen zait, edukia ondo antolaturik baitago. Baina egia esan, eskuinaldean irakurleoi erraztasuna eman diezaiguken informazio falta zaiela iruditzen zait.
    Euskararen erabilera egokia da eta ortografiari dagokionez ez dut akats larririk topatu. Lan oso ona egin dutela pentsatzen dut.
    KALIFIKAZIOA: 9
    Mattin Intxausti, arduera fisikoari eta kirolari aplikatutako zientzia 1. maila

    ResponderEliminar